MAFALDA ARNAUTH 

 Hurrengo kontzertuak

Osteguna, Uztailak 17
San Benito Patioa, Valladolid - 22:15
Larunbata, Uztailak 26
Ruta de la Plata Estadioa, Zamora - 21:00

2008.eko bira guztia ikusi

 Web ofiziala
www.mafaldarnauth.com

 Entzun
Entzun demoa

Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
MAFALDA ARNAUTH

1974an Lisboan jaioa, Mafalda Arnauthek biziki maite izan du musika gazte-gaztetatik. “Biziorik” gabeko ahots gazte baten berezko freskotasunez, haren espontaneotasunarekin liluratu gintuen aurrena; gero, Portugalgo oroimen kolektiboa aspaldiko abesti arrakastatsu sorta baten bidez berpizteagatik; eta, bukatzeko, haren berezko izaeragatik, konposizioengatik eta nortasunagatik.

Haren karrera 24 urte zituenean hasi zen, lehenengo diskoarekin; Joao Gilek ekoiztua, diskoak “Biltz” astekariaren Errebelazio Saria irabazi zuen. Hurrengo urtean, “Urrezko Globoak” sarietarako proposatu zuten (abeslaririk onenaren sailean). Mundu osoan egindako kontzertuetan, beraren ikuskizuna nortasun propioa eskuratzera iritsi zen; Mafaldak bere abestien bidez azaltzen du bere nortasuna, eta errepertorioa zabaltzeko beharra sortzen zaio, bere herriko kulturari bere harri-kozkorra ekartzeko. Kontinente bakoitzean, inspiratu zuen iraganaren marka uzten du, baita orain bere baitan duen orainaldiaren marka eta oraindik ere lortu nahi duen etorkizunaren marka ere. Eta, batez ere, Mafalda Arnauthek nahi duena komunikatzea da...

Nolanahi ere, Portugalgo seme-alaben artean ez dago inor ere denbora luzez bere herritik urrun dirauena. Lehenengo albumaren arrakasta ia espero gabeari erantzunez, 2000ko irailean Belengo Kultur Zentroan –Lisboa- kantatu zuen, sarrera guztiak agortuta. Hori haren lehenengo diskoa argitaratu eta urtebete geroago izan zen, Portugalgo eta atzerriko eszenatokietan zehar bidaia luze bat egin ondoren.

2001eko martxoan bigarren diskoa argitaratu zuen, “Esta voz que me atraviesa” (EMI); oraingoan, ekoizleak Amélia Muge eta José Martins izan ziren, eta musikariak Ricardo Rocha (Gitarra Portugaldarra), José Elmiro Nunes (Gitarra) eta Paulo Paz (Kontrabaxua). Hélia Correiraren poesiatik Fausto Bordalo Diasen musikaltasunera, hazkunde artistiko eta profesional sakoneko unea da. Geroxeago, “Virgin Records” disko-etxeak nazioartean daraman lehenengo artista portugaldar bilakatu zen Mafalda.

2001eko urrian, bere bigarren kontzertua aurkeztu zuen Portugalgo hiriburuan: oraingoan, “txartelak agortuta” dioen kartela aste batzuk lehenago jarri zuen Culturgest aretoan. Berriz ere, kontzertu hori Europako zenbait hiriburutan egingo zuen biraren hasiera izango zen; bira horretan, artista aberatsagoa, helduagoa eta askoz ere errealagoa dela erakutsi zuen, haren errepertorio joriaren eta etenik gabeko lan-garai baten heldutasunaren bidez definituta. Urte horretan eta 2002. urtean kontzertu ugari ematen jarraitu zuen, artistaren proiekzio nabaria eta fadoak bizi zuen oparoaldia islatuz. Eztabaida eta hitzaldiak biderkatzen ziren, artista berriak sortzen ziren... eta une horretan hasi zen jaiotzen haren hirugarren albuma.

Mafalda Arnauthek atsedenaldi bat hartu zuen zuzeneko emanaldien alorrean, konposizioaz eta arimari eta beraren misterioei buruz idazteaz gozatzeko. Bizia “esateko” forma berriak asmatzeko. Eta haren fadoak asko irabazi zuen plazer eta zorionean.

Hirugarren diskoaren ekoizpenari helduta, artista horren fadoak ia erabat baztertu ditu patua, zoritxarra eta itzala. Tristura itxaropenaren elikagai bihurtzen da; sufrimenduak, inspirazio-iturri; zaitasunak, indar eta arnasa. 2003. urtea urte zoriontsua izango da betiko, zeren hirugarren disko horren grabaketa amaitu baitzuen Mafaldak, bilatzen dugunera iristean soilik lortzen dugun bake espiritualaren pozarekin. Artistak bere orainaldiaz gozatzen du, Sophia de Mello Breynerren hitzetan: “argia eta egunsentia edango ditut, hegaldia balitz bezala batzuetan zeharkatzen nauen promes horren ahotsa edango dut, eta bertan osatuko dut erabat nire izana”. Indarra eta arima berrituta, Mafalda Arnauth prest dago bizitzeko eta publikoari bere xarma (“Encantamiento”) jakinarazteko...

Eta 2005an, azkenik, bere azken lana dakarkigu. “Diário” izeneko diskoarekin Mafalda Arnauth benetazko ospea eta errespetua lortu du, heldutasunez beteriko lana baita. Fadoaren hemetismo alde batera utzi eta erregistro berrien bila abiatzen da bertan, zenbaitetan portugaldarrak ez diren egileen lanetan: Tom Jobim, Vinicius de Moraes, Charles Aznavour, Fran Lasuen...

Fadoa hor dago beti: hortxe daude haren formak eta parametroak. Baina horra, aldi berean, Mafalda berri bat, inoiz baino ausartagoa, fadoa menperatzen duela ondo dakien artista, eta beraz, generoarekin beste modu batera, bere modura, topatzeko aditua dena. Zeren eta, jakina, “Diário” hau transferiezina da, zintzotasunez betea: pozaz, ikaraz, desilusioz edo ametsez betetako uneak islatzen dituzten orriez osatua... Beste norbaiten momentuak, guk ere gureak balira bezala sentitzen ditugunak.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia