MADREDEUS 

 Web ofiziala
www.madredeus.com

 Berrien titularrak
MADREDEUSEN OMENALDIA LISBOARI
 
Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
“Nahiz eta beti oso biziki bizi izan, Madredeusen kantatzen hasi nintzenetik, musika eta kantuarekiko nire amodioa nire pasiorik handiena bihurtu zen. Madredeusen musika ez da fadoa, ez da herri musika, ez du definiziorik. Pasio izugarria da, benetako emoziotik gertu eta pertsonen pentsamendutik gertu dagoen musika bat da”. Madredeuseko Teresa Salgueiroren hitzak dira, taldeak eskaintzen duena laburbildu nahian.

Portugaldar adierazpen artistiko askotan "saudadea" antzematen dela esan ohi den arren, sentimendu hori bene-benetan islatzen dakien talde bakarra Madredeus da, dudarik gabe, talde honen musikak malenkonia, nostalgia eta etsimen sentimenduak beste inork ez bezala adierazten asmatu du eta. Bertarko konposagile eta arima Pedro Ayresen ustez, saudadeak “sentimendu kontraesanak edo amodioari, bizitzari eta denborari buruzko ideia ez ortodoxoak lantzen laguntzen duen egoera da. Saudadea musika egitearen arrazoia eta giltza da”.

Madredeusek lan diskografiko dexente argitaratu ditu. Berrienak aipatzearren, “Movimiento” 2001. urteko apirilean plazaratutako zuten, Teresa Salgueiro ren kristalezko ahotsaren neurrira sortutako abestiz betetako lana. Espirituari eta bihotzari buruzko melodia berriak, Madredeusek munduarekin partekatzeko konpromezua mantentzeko sortuak. Horren ondoren ondoren, bi lan berriekin harritu gintuzten berriz ere, bata "Electrónico", taldearen gai ezagunen nahasketz osatua bata, eta bestea, "Euforia", Flemish Irrati Orkestaren eskuz, “Movimiento” diskoko piezak jasotzen zituena.

2004ean, Madredeus "Um Amor Infinito" izeneko diskoa argitara eman zuen. Taldearen ibilibidean izan dituen milioika jarraitzaleei eskanitako lana izan zen, Madredeusen musika jarraitu eta haren hizkuntza unibertsalarekiko maitasuna elkarrekin sentitu dutelako.

Eta azkenik, taldearen disko berria "Faluas do Tejo" izenburupuean argitaratu da 2005ean. Lan honen bitartez, portugaldar talde dotoreak, bere bidaia musikal zoragarriaren abiapuntu den Lisboa hiriari omenaldia egin nahi izan dio. Garai batean Tejo ibaiean ibiltzen ziren txalupa zaharrak gogoratuz (faluas), lan honek Madredeusen alde distiratsuena dakarkigu.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia