JUDY COLLINS 

 Web ofiziala
www.judycollins.com

 Entzun
Entzun demoa

Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
Judy Collinsek piano klasikoa ikasi zuen, eta bere lehenengo emanaldi publikoa 13 urterekin egin zuen, Mozart interpretatuz. Baina Woody Guthrie edo Pete Seeger eta 60. hamarkadako revival folk musika izan ziren hitzekiko zaletasuna piztu ziotenak. Pianista prodijio modura estreinaldia egin ondoren, Greenwich Villageko (New York) clubetan guitarra jotzen hasi zen, eta bere lehendabiziko diskoa 22 urte zituela kaleratu zuen, Electra Records zigiluaren eskutik.

Beste egileen abestiak grabatu eta gero (Bob Dylan) eta aldi berean zenbait diskotan garai hartan hain ezagunak ez ziren beste izen batzuk ezagutaraziz -Leonard Cohen, Joni Mitchell, Randy Newman...- 1967. urtean berak osrtutako abestiak grabatzeari ekin zion, “Since you’ve asked” abestia, esaterako, Wildflowers izeneko diskoan argitaratu zena. Disko horretan, Mitchellek idatzitako “Both sides now” abestia ere kantazen zuen Judy Collinsek, bai eta abesti horrengatik Grammy sari bat eskuratu ere.

Who Knows Where The time Goes (1968) diskoan, Leonard Cohenen “Bird on a Wire” abestiaren lehendabiziko bertsioetako bat bere baitan duena, Stephen Stillsek jotzen du guitarra. Collinsen bikotekidea zen orduan Stills, eta haren inspirazioz “Bluebird” eta “Suite: Judy Blue Eyes”
abesti ederrak konposatu zituen urte haietan. 1970 urte inguruan, Collins kantautore sendotzat dute alor guztietan.

Azken urteotan, bere oroitzapenak eta eleberri bat (Shameless) idazteari ere ekin dio. Gaur egun diskoak grabatzen jarraitzen du eta Estatu Batuetan, Europan Australian eta Zelanda Berrian birak egiten segitzen du.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia