DULCE PONTES 

 Web ofiziala
www.dulcepontes.net

 Entzun
Entzun demoa

 Berrien titularrak
DULCE PONTES LISBOAKO ITUNAREN SINADURA EKITALDIAN
DULCE SERRATEN DISKO BERRIAN
DULCE PONTESen ARRAKASTA NEW YORKeko CARNEGIE HALLen
DULCE PONTES THE NEW YORK TIMES egunkarian
DULCE PONTES, JOSEP CARRERAS eta 7 MIRARIAK
DULCE PONTESEN ITZULERA
 
Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
Dantzaria izan zitekeen, dantza eskolako arduradunek hamalau urte zituenean karrera handi bat hasteko berandu zela pentsatu izan ez balute. Iragarpenetan entzuten diren ahots polit horietako bat ere izan zitekeen, norbait konturatu izan ez bazen, ahots polit hori hobea zela musikarako iragarkietarako baino.

Dulce Pontes, 1969an Montijon (Portugal) jaioa, 1991 urteko nazio-abesti jaialdia irabazi zuen. Urte horretan bertan Eurovision Jaialdian Portugal ordezkatu zuen, interprete onenaren saria jasoz. Europan Dulce Pontesen ahotsa entzuten zen lehen aldia izan zen.

Momentu horretatik aurrera bizitza aldatu egin zitzaion. Bere identitatearen bilaketari ekitea erabaki zuen, lehenik eta behin musika portugaldarraren sustraietan, une horretan galdurik zegoen fado tradizionala barnean sartuz. Eta hilda zegoena berpizten asmatu zuen. Hurrengo urteetan kaleratu zituen diskoetan ere horixe bera erakutsi zuen, lehendik bazegoena errepikatzea baino askoz ere gehiago egiten dakiela. Bere ahots argiak ez du mugarik onartzen. Horregatik, berdin da rocka, fadoa edo Angolako kantak kantatzea: bere estiloa bakarra eta nahastezina da.

1992an “Lusitana” diskoa argitaratu zuen eta hurrengo urtetik aurrera, “Lagrimas” bigarren lanarekin mundu mailan ezagutu zuten. Ondoren, “A Brisa do Coraçao" (1995)” , zuzeneko album bikoitza, "Caminhos" 1996 urtean eta beranduago, Andrea Bocelli, Simone eta Caetano Veloso brasildarren diskoetan parte hartu eta gero, “O Primeiro Canto" argitaratu zuen. Antonio Pinheiro Da Silvak sortutako lan honetan, Trilok Gurtu perkusionista hinduaren, Wayne Shorter saxofonistaren, Maria Joao eta Waldemar Bastosen ahotsak eta Kepa Junkeraren trikitixa elkarlana nabamentzen dira.

Berezko unibertsoaren bilaketa horretan, Dulce Pontesen "FOCUS Morricone & Dulce Pontes" (Universal) lana plazaratu zuen 2003ko urrian. Lan horretan, Dulcek Ennio Morricone handiak sortutako konposizioak abesten ditu, harek diskoaren grabaketan ere parte hartu zuelarik, portugaldarraren talentu handiak erakarrita.

Orain ezusteko berria dakarkigu Dulce Pontesek: FADOra eta Portugalgo doinu tradizionaletara itzuli da. Portugaldar herri-musikaren doinu unibertsalak, bere tokia zein den eta zer nahi duen ederki dakien Dulce Pontenesen ikuspegitik, "El corazón tiene tres puertas” izeneko disko eta ikuskizun berrian.

http://www.dulcepontes.net
http://www.dulcepontes.info

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia