|
Nile Rodgersi buruz esan dezakegun guztia ezaguna da, bere milaka jarraitzaileentzat bai, behintzat. Izan ere, Nile Rodgeresen ibilbidea, historiako musika karrerarik luzeen eta emankorrenetakoa da. Nilen aztarna artista handi askorengan nabari da, Madonna, Diana Ross, Eric Clapton edo David Bowie besteak beste.
Nilek 19 urtekin hartu zuen guitarra lehen aldiz, oraindik ikasten ari zela. Horrezkero, Harlemeko Apollo Theater mitikoan emanaldiak ematen zituen gauero, Aretha Franklin, Ben E. King edo The Cadillacs bezalako izarrekin batera. Horrelako hasiera batek karrera paregabea ziurtatzen zuen, dudarik gabe. Eta horrela izan zen.
Laster bere gitarra perfektuki osatuko zuen baxu-jotzailea aurkitu zuen: Bernard Edwards. 1977an, CHIC taldea sortu zuten.
Hortik aurrera, arrakasta geldiezina izan zen. Hirugarren singlea, “Le Freak”, Warner Brothers konpainiak bere historia guztiaren gehien saldutakoa izan zen.
Nahiz eta 70. hamarkada R&B garaia izan CHIC taldearentzat, 80.hamarkadan musika historian sartu ziren bete-betean. David Bowierekin batera egindako elkarlanak ez ziren denen gustukoak izan, baina “China Girl” eta “Modern Love” bezalako abestiak sortu zuten, eta batez ere, “Let’s dance”, Bowiren single-ik salduena.
Horrela, R&B musikari batek pop eta rock munduan ere lan egin zezakeela frogatu zioten mundu guztiari. Ondoren, askoz ere kolaborazio gehiago etorri ziren, arrakastaren neurri berdinean: Madonna, Duran Duran, Grace Jones, B-52, Eric Clapton, Mick Jagger edo INXS bezalako artistek Chic taldearekin batera aritu ziren.
Orain, Nile Rodgers eta bere banda paregabea zuzenean ikusi dezakegu! Aukera paregabe hau ezin daiteke galdu!! |