CARLOS NÚÑEZ 

 Hurrengo kontzertuak

Ostirala, Urriak 31
CARLOS NUÑEZ + ALOS QUARTET Antzoki Nagusia, Zaragoza - 21:00

2008.eko bira guztia ikusi

 Web ofiziala
www.carlos-nunez.com

 Berrien titularrak
KONTZERTU ERABAT BERRIA OSTIRALEAN TOLOSAN
 
Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
Carlos Núñez musikari paregabetzat hartzen dute nazioartean, munduko musikaririk serioenen eta trebeenen artean jartzen baitute. Bere karismak eta espiritu aurrendariak ospetsu bihurtu dute Núñez, beraren instrumentuek –gaitak eta txirulek- normalean izaten dituzten mugak nabarmenki gainditzeraino.

Ugari dira hori bermatzen duten sari eta izendapenak: Grammy saria, The Chieftainsekin batera –haren maisuekin batera, beraz-, “Santiago” diskoagatik; Ondas saria; Preises der Deutschen Shallplattenkritik (Alemania); bi izendapen Grammy latinoentzat.

Artistikoa izateaz gain, haren arrakasta komertziala ere izan da: beraren lehenengo hiru obrak platinozko diskoak izan dira Espainian, eta mundu osoan ia milioi bat kopia saldu zituen.

Haren diskoetan itzal handiko artistak parte hartu dute, hala nola: Luz Casal, Jackson Browne, Mike Scott (The Waterboys), Roger Hodgson (Supertramp), Ry Cooder, Dulce Pontes, La Vieja Trova Santiaguera, Vicente Amigo, Noa, Carmen Linares, Teresa Salgueiro (Madredeus), Carmen Linares eta beste batzuek.

Halaber, eszenatokian musikari legendarioak izan ditu lagun, hala nola: Bob Dylan, the Who edo Sinead O’Connor.

Haren abentura diskografikoa 1996an hasi zen, honezkero klasiko bihurtu den “A Irmandade De Estrelas” diskoarekin. Obra horrek, musika zeltak ordura arte ezagutzen ez zituen bide berriak sakon esploratzeaz gain, publiko arruntarengana iristea ere lortu zuen. Harrezkero, behin eta berriz harritu gaitu, beti arrakastarekin: flamenkoarekin, poparekin eta Kubako musikarekin esperimentatu du (berak eraman zituen Kubara Ry Cooder eta The Chieftains).

30 urterekin, Carlos Núñezek etapa berri bat hasi du, Sonyrentzat grabatutako lehen diskoarekin: “ALMAS DE FISTERRA” diskoarekin, hain zuen ere.
Musika on eta eder-ederrez betetako disko bat da, inguratzen gaituen krisi-giroaren antidotoa, nonbait. Bertoko eta Britainiako (Frantziako ipar-mendebaldeko Galizia amestu hori) Finisterre lurren arteko anaitasun-disko bat. Hain dira antzekoak lur horietako paisaiak, jendea, bizimodua eta musika... non marea beltz bat ere izan baitzuten han orain dela hiru urte, “Erika” itsasontziarekin. Horregatik, “Prestige”ren katastrofearen lehenengo unetik euren elkartasun osoa helarazi diote Galiziari – haientzat Carlos “le galicien” da lur horren ordezkaria-.

Carlos Núñezek Britainiako musikaririk onenetako batzuk ditu bere ondoan disko horretan; batzuk legendarioak dira, hala nola Alan Stivell edo Dan ar Braz gitarra-jolea; beste batzuk, aldiz, ezezagunak dira: Bretainiako bazter urrunetako musikari zaharrak dira, musika zeltaren berezko kutsua eta araztasuna gordetzen dutenak.

Hiru urtez –garai horretan Britainian bizi izan da ia modu iraunkorrean-, Carlos Núñezek druida, mago, dolmen eta menhirren herri mitiko horren musikarik onena bildu eta aukeratu du.

“ALMAS DE FISTERRA”n antzinako doinuak entzungo dituzue, Britainiako elizetan grabatuta, baita ospe handiko hainbat musikariren kolaborazioa ere, hala nola Jordi Savall –ganba-biolarekin- eta Liam O’Flynn –gaita irlandarra- musikariena, edo pop estiloko konposizio berriak, “Yann Derrien” singlea bezala, non Eimear Quinn irlandar ederrak eta haren maitagarri moduko ahotsa nabarmentzen baitira.

Horrez gain, Carlos Núñezek “MAR ADENTRO” filmaren soinu-bandan parte hartu du, hau da, Alejandro Amenabarren film liluragarriaren soinu-bandan. Vigoko txirulari eta gaitariak kutsu zelta erantsi die zuzendariak berak ondutako soinu-banda horretako doinuei. Soinu hori, Carlosen esanetan, “Hollywoodeko hotsa dakarren soinu zelta” da. Gainera, film horretan “Negra sombra” abestia ere entzun daiteke; abesti hori Núñezen lehenengo diskoan agertu zen, “A irmandade das estrelas” diskoan, Luz Casal abeslariaren eta Ry Cooder gitarra-jole estatubatuarraren parte-hartze bereziarekin.

“MAR ADENTRO” filmeko abestia 2004ko uztailean jo zuen Carlosek estraineko aldiz, 33 urte bete zituen gauean bertan, 30.000 pertsonen aurrean, Vigoko Auditorio de Castrelos aretoan burutu zen kontzertu paregabean.

2004 urtearen amaieran, hain zuzen ere, kontzertu hura jasotzen duen DVD plazaratu da, "CARLOS NÚÑEZ & AMIGOS” izenburupean. Gau magiko hartan, Carlosek eta bere ohiko musikariek lagunen konpainia bikaina izan zuten taula gainean: The Chieftains, musika zeltiarrak inoiz izan duen talderik garrantzitsuena, León Gieco -“Sólo le pido a Dios” piezaren egile, besteak beste-, gaitajole galiziar zein eskoziarrak, Riverdance-ko dantzari irlandarrak, etab.


Ramón Sampedrok zioen "mariñeiroa, haurra izateari inoiz utzi ez dion heldua" dela. Galizian ere esaten dute, "zahartzen zarenean, gaitero izango zara". Gau hartan Castrelosen denak izan ziren mariñeiros... edo gaiteiro”.

Orain Carlos Núñez ezusteko berri batekin datorkigu: zinearen mundua oinarri harturik, zenbait pieza unibertsalen ikuspegi berri eta ausarta azaldu nahi digu, probokazio pittin bat eta guzti.

“CINEMA DO MAR” egitasmoa, Carlosek “Mar adentro” filmeko musika sortu zuenean abiatu zen. Ondoren bestelako soinu-bandetan parte hartu duenez, hari horri heldu dio lanari jarraipena emateko.

Carlos Núñezen musikak irudien munduarekin duen harremana bistakoa da: berak sortutako abesti asko alegiazko soinu-bandak dirudite, nork bere gustuko gidoia edo paisaia irudikatu dezan.

Haurra zelarik musika munduan lehen urratsak ematen hasi zenetik, Carlosen familiak Vigoko errekaren ondoan zuen etxe zaharraren alboan eskaintzen zituzten aire libreko zine emanaldietara joaten zen beti. Deilango hondartzan, artasoro eta mahastien artean, itsas ertzean...

Etxe hartan bertan Mar Adentro filmerako musika grabatzen ari zelarik, gogora etorri zitzaikion haurra zelarik gaitarekin jotzen zituen zineko abesti ezberdinak. Kuriositatez, zenbait maketa grabatu zuen La Misión edo El Padrino bezalako piezekin. Eta Alejandro Amenabarri erakutsi zizkionean, jarraitzeko animatu zuen.

Baina gainera, zenbait abestitan haratago doa Carlos Núñez, batere aurreiritzirik gabe, unibertsaltasun bila, gaitaren mugak esploratuz, Bachen Cellorako 1. Suiteren Preludioa edota Ravelen Boleroarekin bezala...

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia