ALOS QUARTET 

 Hurrengo kontzertuak

Ostirala, Urriak 24
Teatre de Benicássim, Benicàssim ( Castellón) - 22:30

2008.eko bira guztia ikusi

 Web ofiziala
www.myspace.com/alosquartet

 Entzun
Entzun demoa

 Berrien titularrak
ALOS QUARTET NO-CD REKORDSEN
 
Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
Alos Quartet 1999an sortu zen, Et Incarnatus ganbara orkestraren baitan. Musika klasiko nahiz modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariez osatua dago. Ospe handiko orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain (hala nola, Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra etab.), laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi).

Bere errepertorioan Alos Quartet-ek gaur egungo musikaren esparru zabal eta anitza jasotzen du, hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakutsiz. Bere ibilbidean Alos Laukoteak grabaketa nahiz kontzertu ugari burutu ditu.

Lankidetzen artean nabarmentzekoa da 1999. eta 2004. urteen bitartean Dulce Pontes abeslari portugaldarrarekin batera egindako birak, Estatuko eta Portugalgo areto entzutetsuenetan kontzertuak eskainiz: Madrilgo Kongresu Jauregia, Bartzelonako “Palau de la Musica”, Lisboako Coliseo Tetroa etab...

2001 urtetik hona Alos Quartetek Kepa Junkera musikari bilbotarrarekin erregularki lanean dihardu “Maren” izeneko diskaren aurkezpenetan. 2003. urteko udaberrian, “K” zuzeneko disko berriaren grabaketan ere parte hartu zuen. ALOS QUARTET (NO-CD Rekords, 2005) laukoteak bakarrik sortu duen lehen lan diskografikoa dugu, eta zuzeneko ikuskizun erabat berritzailea ere bada.

Egindako grabaketen artean, azpimarratzekoak dira: Oskorri, Los Piratas, Olatz Zugasti, Bide Ertzean, Kepa Junkera, Tejedor, Ken 7, Angel Unzu, El Hombre Burbuja eta Joserra Senperena musikarien diskoetan egindako kolaborazioak.

2007. urtean “Harizko Txistua” diskoa plazaratu dute, Bilboko Udal Txistulari Bandarekin batera, bertan egile garaikide ezberdinen musika interpretatu dutelarik. Eta urte berean, Carlos Núñez eta bere taldearekin ere jo dute, zuzenean, “Cinema do Mar” ikuskizunean.

ALOS QUARTET

Xabier Zeberio (biolina, nyckelharpa)
Francisco Herrero (biolina)
Lorena Nuñez (biola)
Pello Ramirez (biolontxeloa)

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia