Orkestako zuzendariak, geniotzat hartzen dira maiz. Hori da, hain zuzen ere, Rui Massenaren kasuan gertatu dena, Guimarães hiria 2012ko Europako Kapital Kulturalaren kandidatura babestu zuen Portugaleko maisua. Programazio zuzendaria zenean, Massenak Fundaçao Orquestra Estúdi fundazioa sortu zuen, etorkizunean 20 herrialde ezberdineko musikariez osatutako orkesta sortzeko asmoarekin. Izandako arrakastak, agerian utzi zuen Massenaren talentua. Izan ere, Massena ez da ohiko orkestaren zuzendaria. Okestaren atal ezberdinak zuzentzeaz gain, jarrera, kultura eta hizkuntza ezberdinak ere zunzentzen ditu.

Atzerrian, 2009-2011 epean, Erromako Orkesta Sinfonikoaren gonbidatu nagusia izan zen. 2007an, gainera prestigio handiko New York-eko Carnegie Hall-en kontzertua zuzendu zuen. Portugalen, berriz, The Expensive Soul Symphonic Experience proiektuan buru belarri sartu zen, orkesta klasiko eta Oportoko Expensive Soul bikotearen hip-hop-pop-aren arteko nahasketa.

Bestalde, Massenak sari ugari jaso ditu: Brasilgo Arte eta Zientzia Akademiaren Merito Kulturalaren dominak eta Gaia City Hall-eko Vila Nova. Era berean, Rose d´Or telebistako festibalak, “Música Maestro” telesailaren baitan, “Artea” kategorian finalista bezala hautatu zuen.

2000-2012 urteetan, Rui Massena Madeirako Orkesta Klasikoaren zuzendari artitstikoa ere izan zen. Bertan, José Carreras, José Cura, Ute Lemper, Wim Mertens, Guy Braustein eta Ivan Lins bezalako artista garrantzitsuekin lan egin zuen, bestak beste.

Gaur egun, aldiz, proiektu oso desberdin batetan ari da; “Solo” izeneko diska ondoriotzat izan duela, non kompositore bezala bere talentua era agerian utzi du. Hori izan zen Rui Massenaren helburu nagusia 2015ean: mundu osoari bere melodiaz beteriko unibertsoa ezagutaraztea, bere konposizio propiak pianoan interpretatuz.

2016an, berriz, Universal Music-ek bere azken diska argitaratu zuen: “Ensemble”. Lan honekin, Portulageko musikako zerrendetan lehen postuan kokatu zen; musika mota honekin oso gutxitan gertatzen dena, hain zuzen. Diska honetako abestiak, Sintran Rui Massenak bizi izandako sentipenetan oinarriturik daude.

Rui Massena, Musika Garaikideko kategoriko Ludovico Einaudi, Wim Mertens, Michael Nyman, Philip Glass eta Rodrigo Leao bezalako artistekin parekatu dute gaur egun.

 

 

También te pueden interesar