Mariza, askoren ustez, nazioartean gehien ezagutzen de Portugaleko artista da.  Oso epe laburrean, Portugaleko talde bat jarraitzaile zuela, fenomeno ia ezezaguna izatetik, muduan gehien txalokatua den “izarren” artean kokatu zen.

Bere ibilbide luzean, mariza munduko sari gararntzitsueanak jasotzeko izendatuta izan eta eta aintzatespen ugari ere jaso ditu.

The London Royal Albert Hall, The Sydney Opera House eta Los Angeleseko Hollywood Bowl, besteak beste, ere bisitatu ditu Marizak.

Amalia Rodriguesezekin batera, nazioartean ibilbide arrakastatsua eraiki duen lehen abeslari portugaldarra da Mariza, munduko izen handiko eszenatokietan arrakastak metatuz, musika kritikari zorrotzenengandik erreferentzia positibo eta kartsuak jasoaz, makina bat sari eta nazioarte mailan lorturiko distintzioekin.

Betiko moduan, gainera, artista onenetarikoekin ekarlanean dirau: Jacques Morelenbaum eta John Mauceri, José Mercé eta Miguel Poveda, Gilberto Gil eta Ivan Lins, Lenny Kravitz eta Swing, Cesária Évora eta Tito Paris, Rui Veloso eta Carlos do Carmo… Errepertorioari dagokionez, Fado klasikoan oinarriturik dagoen arren,  eguneratu ere egin da eta Cabo Verde doinuak, Rhythm & Bluesaren klasikoak eta atsegin izan dezakeen gainerako edoizein melodia aurki daiteke bertan.

Azken finean, Marizak, soberan gainditu zuen musikaren eszena mundialaren “atal exotikoa” izatearen muga, munduko beste lekuren batean industria musikalean agertu zitekeen edozein fenómeno berrirengatik ordezkatua izateko arriskuarekin. Abeslariak soberan frogatu du  artista internazional handia dela eta sekulako originaltasun nahiz talentua bereganatuak dituela, etorkizunean Marizagandik asko espero da. Mozambiquetar neskato hurak, Lisboako Mouraria auzo ezagunean hezirik, bere kultura musikalaren agintea hartzen jakin zuen eta munduari irekitzeko gai izan den artista unibertsala bilakatu zen, bere identitate portugaldarra atzean utzi barik. Horregatatik da hain zuzen ere, publiko portugaldarrak artistarekiko duen maitasun eta esker on mugagabea.

 

 

 

También te pueden interesar