Dulce Pontes

Dantzaria izan zitekeen, dantza eskolako arduradunek hamalau urte zituenean karrera handi bat hasteko berandu zela pentsatu izan ez balute. Iragarpenetan entzuten diren ahots polit horietako bat ere izan zitekeen, norbait konturatu izan ez bazen, ahots polit hori hobea zela musikarako iragarkietarako baino.

Dulce Pontes, 1969an Montijon (Portugal) jaioa, 1991 urteko nazio-abesti jaialdia irabazi zuen. Urte horretan bertan Eurovision Jaialdian Portugal ordezkatu zuen, interprete onenaren saria jasoz. Europan Dulce Pontesen ahotsa entzuten zen lehen aldia izan zen.

Momentu horretatik aurrera bizitza aldatu egin zitzaion. Bere identitatearen bilaketari ekitea erabaki zuen, lehenik eta behin musika portugaldarraren sustraietan, une horretan galdurik zegoen fado tradizionala barnean sartuz. Eta hilda zegoena berpizten asmatu zuen. Hurrengo urteetan kaleratu zituen diskoetan ere horixe bera erakutsi zuen, lehendik bazegoena errepikatzea baino askoz ere gehiago egiten dakiela. Bere ahots argiak ez du mugarik onartzen. Horregatik, berdin da rocka, fadoa edo Angolako kantak kantatzea: bere estiloa bakarra eta nahastezina da.

1992an “Lusitana” diskoa argitaratu zuen eta hurrengo urtetik aurrera, “Lagrimas” bigarren lanarekin mundu mailan ezagutu zuten. Ondoren, “A Brisa do Coraçao” (1995)” , zuzeneko album bikoitza, “Caminhos” 1996 urtean eta beranduago, Andrea Bocelli, Simone eta Caetano Veloso brasildarren diskoetan parte hartu eta gero, “O Primeiro Canto” argitaratu zuen. Antonio Pinheiro Da Silvak sortutako lan honetan, Trilok Gurtu perkusionista hinduaren, Wayne Shorter saxofonistaren, Maria Joao eta Waldemar Bastosen ahotsak eta Kepa Junkeraren trikitixa elkarlana nabamentzen dira.

Berezko unibertsoaren bilaketa horretan, Dulce Pontesen “FOCUS Morricone & Dulce Pontes” (Universal) lana plazaratu zuen 2003ko urrian. Lan horretan, Dulcek Ennio Morricone handiak sortutako konposizioak abesten ditu, harek diskoaren grabaketan ere parte hartu zuelarik, portugaldarraren talentu handiak erakarrita.

Horren ondore, ezusteko berria ekarri zuen Dulce Pontesek: FADOra eta Portugalgo doinu tradizionaletara itzuli zen. Portugaldar herri-musikaren doinu unibertsalak, bere tokia zein den eta zer nahi duen ederki dakien Dulce Pontenesen ikuspegitik, “El corazón tiene tres puertas” izeneko disko eta ikuskizun berrian.

Oholtzak lehen aldiz zapaldu zituenetik hogei urte egin zituenean, eta Estrella Morenterekin batera eskainitako bira izugarriaren ondoren, Dulce Pontes 2009an bere erroetara eta eszenatokietara itzuli zen opari politarekin: “Momentos” diskaren izen berdineko ikuskizuna.

Lan berri honetan, Dulcek musika munduan igarotako 20 urteak ospatu zituen; musikaren zerbitzura bizitako bi hamarkadak.

Bere izenburuak dioen bezala, “Momentos” izeneko diskan, denbora luze horretan zehar bizi izandako momentu berezien errekopilazio bat jaso da. Momentu bereziak eta bakarrak, bere traiektoriaren bertsio ezagunekin batera eta abesti berriekin ere. Izugarrizko altxorra!

Bidai zoragarri honetan, Dulce Pontesek berak maitasun eta pasio handiz Portugaleko arima eraman duen lurraldeetara eramaten gaitu; musika eta estilo ugariez hornitu den lurraldeetara, artista bezala experimentatu eta hazi den lekuetara, hasieratik egin duen bezala, Portugaleko erroak eta fadoa ahaztu gabe.

Bere azken diskan, “Peregrinaçao”, Dulce Pontesek duetoak eskaintzen dizkigu, pianoaren hotsaz lagunduta eta pribilegio handiko ahotsa baten menpe. Mugarik gabeko “zeru irekietara” eramanten gaitu eta, era berean, folklore eta benetako fadozko abesti berriak ere jaso ditu.

Dulce Pontesek, beraz, Portugaleko historian atal propioa betetzen duela argi dago.

 

También te pueden interesar