Alaisdair Fraser eta Natalie Haas

Alasdair Fraser Clackmannan-en (Eskozia) jaio zen. Bere familiak bultzatuta, 8 urte zituela biolina jotzen hasi zen; 1973an National Mod biolin saria irabazi zuen. Edinburgoko Unibertsitatean Fisikan Lizentziatu zen eta 1985 arte petrofisiko gisa lan egin zuen, dena utzi eta musikari bakarrik iharduko zela erabaki zuen arte. Alasdairrek onarpen internazionala lortu du, Eskoziar herri-musikako biolin-jole modura, artista diskografiko eta irakasle gisa. Alasdair ospetsua da bere adierazgarritasuna, izaera atsegina eta Eskoziar musikaren ezaguera sakona direla eta, eta eskaera ugari ditu solista modura zein talde ezberdinekin jotzeko. Jean Redpath abeslariarekin, Tony McManus gitarra-jolearekin lan egin du, bai eta Los Angeleseko Master Chorale, Waterboys edo Chieftains talde desberdinekin, edo solista gisa New Yorkeko Lincoln Centerren Itzhak Perlman biolin-jole klasikoarekin. Eskoziaren ordezkari izan da internazionalki Britainiar Kontseiluak babestutako saioetan. Artista diskografiko gisa, Alasdair Fraser bere izenean arrakasta handia izan duten ugari eta bideo bat plazazatu ditu Culburnie Records bere zigiluarekin. Bere konposizioak eta interpretazioak zeltiar eta “new age” bildumetan ere aurki daitezke (Celtic twilight, Celticlullabies, Narada Wilderness collection, Celtic Odissey eta The Road North). Dawn Dance diskoa 1996 kaleratua izan zen eta urteko zeltiar album onenarek sari independentea jaso zuen. Titanic, Azken Mohikanoa, Wyatt Earp eta The Spitfire Grill bezalako filmetako soinu-bandetan entzun liteke. Era berean, Erresuma Batuko ehun irrati eta telebista programetan baino gehiago parte hartu du eta Estatu Batuetako zenbait programatan ere. Richmondeko (Virginia) Ballet and Shiftworks Dance Ensemble-an bere konposizioak ere erabili dira. Skyedance seikotearen baitan bizitako garai garrantzitsuan, Eric Rigler gaita irlandar eta eskoziar jotzailea, Chris Norman egurrezko txirula-jolea, Peter Maund perkusio-jolea eta erdi aroko eta errenazimentuko musikan aditua eta Michael McLinden baxu-jolearekin aritu zen. Ondoren Alasdair Fraserrek proiektu berri bati ekin zion, betiko adiskide Paul Machlis konposatzaile eta piano-jolearekin.

2004. urtean, berriz, Alasdairek Natalie Haasekin batera sortutako bikote lan berri eta bitxia aurkeztu zigun, “Fire and Grace” izenekoa. Aldi berean “Legacy of the Scottish Fiddle” egitasmoko bi disko ere egin zituzten elkarrekin. Arrakasta itzela.

2007tik aurrera, Alasdairrek Natalie Haasekin jarraitzen du zuzeneko emanaldiak eskaintzen eta elkarrekin egindako lanak aurkezten,  “In The Moment” eta “Ports of Call” izeneko beraien azken diska, besteak beste.

Elkarrekin, jotzeko era tradizionala eta biolinak eta txeloak elkarrekin sortutako doinu berriak uztartzea lortu dute, oso proposamen berritzaile eta bitxia sortuz. “Txeloa eskoziar herri-musikaren bihotz erritimikoa izan da beti” dio Fraserrek, “eta Natalie Haas lankide perfektua da: osatu egiten dugu elkar, bata bestearen instrumentuaren esparruan murgiltzen gara, elkarrekin musika sentitu eta hunkitzen gara. Txeloa orkestraren baitan izan ohi duen loturarengandik askatu nahi izan dugu, haren erritmoa biolinaren melodiarekin batera adierazgarri azaltzeko aske izan dadin”.

Jakina: emaitzak sekulako arrakasta lortu du mundu osoko emanaldi eta jaialdi ezberdinetan: eskoziar herri-musika bizirik, energiaz beteta, inoiz ez bezala.

También te pueden interesar