Teléfono: 943 314800

Solicitud de información
HOTS LARRETAN
30 de Julio de 2014
Comparte esto: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

SAN TELMO MUSEOA. MUSIKA HAMABOSTALDIA, OSTIRALAK 1, 20.00 TAN


Hotsez, erritmoz, musikaz eta dantzez osatutako sinfonia ederra, gure inguruko txoko eta landetan sortutako soinu, doinu eta kantuetan oinarritzen dena.


:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::


Proiektu honek, gure inguruko txoko eta landetan sortutako hots, doinu eta kantuetan oinarriturik, musika, dantza, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izan nahi du. Hots eta doinuen arteko elkartze edo topaketa hau hainbat giroetan barna murgilduko da, natura eta paisaiak, herri eta pertsonen ospakizunak, festak, jolasak, harremanak...


Dantza doinuak, jolas doinu eta kantak, mendiko eta kaleko kutsua duten doinu eta erritmo zaharrak nahiz berriak, urrats eta jauzien bitartez musika jantziko duen koreografia, doinuz, erritmoz eta hitzez osaturiko poesia …


Topaketa honetan hotsak elkartzen dira: Isturitzeko leize-zulo edo harpeko hezurrezko flautak eta biolontxeloaren hots barnerakoiak, adarren deialdi sakonak, txorien kantuak bezalako xirularen txioak, erritmoa markatzen duten danbolina eta ttunttuna, txalaparta makilen eta akordeoiaren botoien saltoak, albokaren harrabotsa, txistua, klarinetea, dultzaina...


Elkartzen dira dantza urratsak gidatzen dituzten xirulak - ttunttunak eta sunprinuz egindako artzainen "durunbele"ak, erritmo eta neurri zaharrak doinu berriekin eta doinu zaharrak hots berriekin, musika erritmo eta neurri zaharretan eta berri-berrietan. Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak.


Eta hotsez, erritmoz, musikaz eta dantzez osatutako sinfonia eder hau, bertan eta zuzenean olerkariaren laguntzarekin jantzia eta babestua.


Musika: Juan Mari Beltran Argiñena


Poesia: Andoni Salamero


Koreografia: Kukai dantza konpainia


Soinulariak:


Juan Mari Beltran:  txalaparta, xirula, txistu, alboka, dultzaina, flautak...


Ander Barrenetxea: txalaparta, perkusioa, ahotsa, tronpa...


Errege Belda: akordeoia


Pello Ramirez: biolontxeloa


Gema Ines: gitarra, ahotsa, txalaparta


 Dantzariak:


Eneko Gil, Urko Mitxelena


 





Biografía: Por su trayectoria podemos considerarle sigue...

Suscríbete a nuestro boletín

Nombre:
E-mail:

Artistas

Información corporativa - Aviso Legal - RSS


Teléfono: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe 53-A, 1 º oficina 104
20018 Donostia
© 2011 Syntorama. Todos los derechos reservados